Agente moreak, hezkuntza formalean eta ez formalean parte hartzen duten hezkuntza agente ezberdinak dira. Talde hauek, analizi, hausnarketa eta aldaketa taldeak izango da¡ira. Talde hau kurtsoan zehar lana egingo du, sexismoari aurre egiten.
Hauek dira gaur egun arte, proiektuan parte hartzen duten agenteak:
-Ikastetxeetako gazte agente moreak
-Hezkidetza arduradun agente moreak
-Begirale agente moreak eta aisialdi eta skaut taldeetako gazte agente moreak
-Familia agente moreak
-Gazte gela agente morea
-Udaletxe agente morea
Agente ezberdinak egindako prozesua hiru fasetan bananduta egoten da eta Portugaleteko Gazte Agente moreen topaketa batekin bukatzen dute, kurtsoan egindakoa ebaluatzeko eta hurrengo kurtsoko ideiak amankomunean jarriz. Nahiz eta malgutasuna egon eta esan dugunez, proiektua tokikoa izan, hau da, bakoitzaren errealitatera moldatuta, hiru fasetan bananduta egoten da.
Lehenengo fasea: Taldea sortu. Gero, sortutako taldean esparru segurua eraiki, taldearen helburuak adostu eta erabiliko duten metodologia ezagutu. Taldea osotuta dagoenean, errealitate analisia egiten dute, behaketa egiten eta behatutakoaren inguruan hausnarketa egiten gero ondorio batzuk ateratzeko eta hurrengo faseko ekintzak pentsatu ahal izateko.
Lehengo fase hau egiteko, sentsibilizazio saioak + behaketa fitxa ( urte guztietan ez) izango dutre. Saioa, irakaslegoa edo hezkidetza komunitarioa dinamizatzailea egingo du eta gero, analizia egiteko, behaketa fitxa edukiko dute ( moldakorra da) eta epe bat izango dute analisi guztia eginda egoteko.
*Esparru segurua eraikitzeko; gune seguruaren errezeta egingo dute; bakoitzak segurua eta eroso sentitzeko behar duen ezaugarriak ezango ditu eta gero taldean adostatuko dute nolakoa izango da haien gune segurua eta zeintzuk diren beharrezko arauak, funtzionamendu ona egoteko.
Haien helburua: Eskolan, Gazte agente eraldatzaileak izatea izango da helburu orokorra eta horretarako helburu espezifiko ezberdinak izango dituzte;
1. inguratzen dieten errealitatearekiko agente kritikoak izan.
2. Sexismoa eta indarkeri matxista sustatzen duen ezaugarriak behatu eta taldean hauei buruz hausnartu.
3. Ikastetxean, Hezkidetzan oinarritutako praktika indibidual eta kolektiboak garatu.
4. Komunitatean, hezkidetza ekintza konkretuak proposatu eta komunitate osoa hauetan parte hartzea lortu.
Fase honetan, hurrengo saio bat egingo da, gai bakoitzak analizatzeko hausnarketa saio bat egingo da eta gai bakoitzeko taldea sortuko dugu. Saio horretan, talde bakoitzak bere gai espezifikoari buruzko plangintza eta metodologia adostatuko du.
Bigarren fasea: Lehenengo fasean ateratakoarekin, esku hartzea proposatuko dugu. Taldekide batzuk Hizkuntzan eta irudietan zentratuko dira, beste batzuk, haien arteko erlazioak eta rolak analizatzen eta haiei aurre egiten eta eraldatzen eta beste taldetxo bat espazioaren kudeaketan zentratuko dira. Taldeak aurretik eginda daudenez, hemengo fasean, hiru saio proposatzen dira, talde bakoitzak aurretik behatutakoa aurkezteko eta gero, talde handian, denon artean proposamenak garatzeko. Fase honetan, beste gaiaren bat sartu nahi badute eta ez bada sartzen proposatutako gaietan, ondo dago ere bai, garrantsitzua da hauek hasnartzea eta beharrezkoa ikusten dutena garatzea, seximoari aurre egiteko.
Bigarren fase honetan, behaketa egin eta gero, azaroak 25 erako, 2020an, gazte agente moreak dekalogo bat eta bideo batzuk egin zuten, emakumeenganako indarkeria kontrako hausnarketa eta konpromisu batzuekin eta baita ere esaldi batzuk egin zuten #emakumeenganako indarkeririk ez eta # bakoitzak bere esaldia eginez. Urte bakoitzaean, azaroak 25 inguru, sarean zeozer egitea dugu helburu. sexiamori eta emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko sare handi bat dagoela ikustarazteko.
Hirugarren fasea; esku hartzean ikusitakoa eta honi buruz hausnartu dutena eta aldaketarako egin duten proposamenak erakutsiko dituzte gazteen arteko topaketa batean. Topaketa, esparru zabal batean egingo da, Portugaleten eta bertan, kurtsoan zehar parte hartu duten gazteak parte hartuko dute. Komunitateko beste agente moreak ere bai parte hartu dezakete topaketa horretan. Helburua ez da bakarrik egindakoari buruz aurkezpen bat egitea, baizik, hurrengo kurtsoan proiektu honi jarraipena emateko proposamenak garatzea.