Portugaleteko Aisialdi Saretik, Portugaleteko udalaren laguntzarekin eta parte aktibo gisa, berdintasun batxordearekin, Emakunde eta Foru aldundiaren laguntzarekin hezkidetza alorrean hainbat ekintza eta proiektu joan gara garatzen. Bi gako nagusietan; hezkidetzan, proposamen pedagogiko gisa eta, ahalduntze feministan. Denak, komunitatean eta sarean oinarrituta. Ez dugu beste modu batez ulertzen, sarean eta proiektu guztietan parte hartzen duten emakumeak zeharkatzen dituzten elkaguneak ikustaraziz.
Pentsatuta jarraitzen dugu emakumeen aurkako indarkeria eta hilketa matxistak areagotu (eta ez eten) ondoren, udalaren beraren, komunitate osoaren eta eragile aktiboen jarrera eta adierazpenak funtsezkoak direla. Eta uste dugu hezkuntza-eragile zuzenenek egiten duten lanarekin batera joan behar dutela, modu horretan bakarrik lagun baitaitezke alde guztien konpromisoak udalerrian egiten ditugun jarduera, proposamen eta kanpainen jarraipena eta jarraipena egiteko.
Zehazki, gure proposamenaren helburua da adin txikietan errealitate horren inguruan heztea eta sentsibilizatzea, baina ez edozein modutan, komunitatean eta Sarean baizik. Horrela, aurreko ikasturteetan bezala, lana hedatu da Euskal Hezkuntza Sistemarako II. Hezkidetza Planak (2019-2021) ezartzen dituen ildoak garatuz eta inplikatutako eragileei lagunduz, sexismoari aurre egingo dioten tresnak, ekintzak eta alternatibak eraikitzeko prestakuntza, materialak eta koordinazioa emanez.
2022eko azaroak 25eko proposamena:
A25 – PANKARTA LEHIAKETA
Emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko azaroaren 25ean, egun hau
aldarrikatzeko, 22-23 ikasturte honetan pankarta lehiaketa bat egingo da. Lehiaketa honetan Portugaleteko ikastetxeek eta eskaut taldeek parte hartuko dute eta ondoren, zer egin behar den azalduko da.
● Ikastetxeak, eta skaut taldeak parte ahalko dute.
● 3 irabasle egongo dira eta sariak irabazleentzako.
● Saria joko kooperativoak hezkidetza eta feminismo ikuspuntuarekin eta liburu
bilduma “cuentos de buenas noches para niñas reveldes: el juego de la mesa, 100
argentinas extraordinarias eta 100 mujeres inmigrantes que han cambiado el mundo”.
● Saria orokorra izango da adin guztietarako.
● Utziko dira bi aste pankartak egiteko azaroaren 7tik azaroaren 18ra. Gero 20an,
bidaliko da linka bat hezkidetza arduradunei bozkatzeko zein den pankarta politenak.
● 3 irabasle egongo direnez, 3 pankarta botatu ahalko dira.
● Zer behar da parte hartzeko? Fitza bat bidali meil bidez emakume gamilara
(emakumea@aisialdisarea.org) urrengoa ipintzen:
◦ Eskolaren izena.
◦ Parte hartzen duen kurtsoa eta klasea.
◦ 2 argazki (bata taldea pankartarekin eta beste bat pankarta bakarrik).
◦ Pankartaren azalpena (zer adierazi edo aldarrikatu nahi dugu pankartan).
● Pankarta horiek egiteko eta bidaltzeko epea igaro ondoren, azaroaren 20tik 24ra,
00:00ak arte, botazioa egiteko epea irekiko da.
● Sosketa bukatu eta gero Santa Klaran edo Gazte gelan ipiniko dira pankarta guztiak
(eskola bakoitzan parte hartu dutenena nahiz eta ez izan lehiaketara eraman dena)
horrela guztien lana aitortuko da.
● Aurkeztu eta gero bueltatulko dira 8M-n atera ahal izateko kalehirara.
Dena dela, prozesuan, scaut taldeen koordinatzaileei edo hezkidetza komunitarioko
koordinatzaileei jakinaraziko zaie. Azken egunera arte ez itxarotea gomendatzen da zuen pankarta bidaltzeko.