Hezkidetza Arduradunak

Hezkidetza Arduradunak agente moreak

Irakasleak funtsezko eragileak dira espazio formalean balioak, jokabideak, gaitasunak eta jarrerak transmititzeko. Irakasleak dira, ziurrenik, denbora gehiena adingabeekin egoten diren eragileak, eta, beraz, eragin zuzena dutenak haurren egunean. Garrantzitsua da adieraztea lan arduratsua, gogoetatsua eta etengabea egiten ez duten irakasleek, askotan, beraien jarrerak eta sinezmenak, rol eta estereotipo sexistak errepikatzen jarraitzen dutela, bai erabiltzen dituzten materialetan, bai adingabeekiko portaeran eta jokabidean.

Aldi berea, hezkidetzan oinarritutako Hausnarketa- eta eraldaketa-lana egiten duten irakasleek hezkidetza-laguntza egingo dute, bai ikasleekin, bai hezkuntza-komunitate osoarekin, familia-komunitatearekin eta adingabeen egiturekin, pedagogia feministan oinarritutako baloreak garatuz.

Hezkuntza-sistemak berdintasunaren, justizia sozialaren, aniztasunarekiko errespetuaren eta inklusioaren balioak sustatzen dituen egitura izan behar du. Horregatik, irakasleak, sistema horren parte aktibo eta protagonista izanik, hezkuntza-balio duxoen transmisioan parte aktiboa izan behar du.

Euskal hezkuntza-sistemarako hezkidetzako II. planak berdintasunera eta tratu egokira bidean proposatutako hezkidetzako zutabeei erantzuteko, haien egunerokotasunean eta ikastexeko urteko planean hezkidetza programa garatzea da beharrezkoa.

Portugaleteko hezkidetza komunitarioan parte hartzen duten hezkidetza arduradunak, urteak daramate lan handia egiten haien ikastetxeetan. Ondo dakite, gure lan egiteko era, sarean eta tokiko errelitatean egokituta.

Hilabetean behin elkartzen dira haien artean, amankomunean jartzen dute, haien ikastetxeetako gazte agente moreekin egindako prozesuak, ekintzak, landukako gaiak partekatzen dute, eta hurrengo sarean oinarrituta ekintzak denon artean pentsatzen dituzte. Helburua da, gazte agente moreak, haien inguruko indarkeria matxistari buruz hausnartzea eta eraldaketak proposatzea eta bide horretan, hezkidetza arduradun agente moreak, laguntza prozesua egitea.

Pasaden urtean, azaroak 25 eta martxoan 8 bideo ezberdinak egin zituzten, lehehengo bideoan azaroak 25 inguru, sexismoari aurre egiteko konpromisu dekalogoa eta ikastetxean, agenteak egindako azaroak 25 inguruko proposamenak azaldu zuten. Hemen uzten dizuegu haien azalpena:

Kurtso honetan badira hainbat ekintza sare eta komunitatetik egitea planteatu dituztenak hezkidetza arduradunak:

Azaroak 25 ekintza bateratua ( dantza)

Portugaleteko agente moreen logoa

Emakume portugalujak landu ( 700 urteurrena)

gazte agente moreen arteko topaketak

Portugaleteko agente more guztien arteko topaketa