Hezkidetzaren ikuspegitik sustatzen diren harremanak berdintasunean oinarritutako errealizazioak dira, desberdintasunetik abiatuta; gizabanako bakoitzaren erritmoak, ikaskuntzak, jakintzak, ezaugarriak eta aniztasuna errespetatuz, eta pertsonak zeharkatzen dituzten intersekzionalitate desberdinak hautemanez eta arreta berezia jarriz.
Aniztasunari balioa ematen jakitean, oso garrantzitsua da balio-aldaketa sustatzea; zaintzak esku-hartzearen eta hezkuntza-espazioen egunerokotasunaren erdigunean jartzea; zaintzak ikasteko prozesuak egitea, emakumeek historian zehar egin duten lana ikusaraztea, eta gainerako pertsonen bizitzari eta zainketei eusten jarraitzea, zaintza horiek hezkuntza-eragile guztien artean erantzunkide eginez, eta zainketak ezagutuz eta izendatuz
Emozioak, ezetz esaten ikasiz, mugak landuz eta geure buruaren ikaskuntza-prozesuak eginez, eta gure pertsonak zaintzearen gogobetetzea biziz Gainera, garrantzitsua izango da gorputzen aniztasuna aurkitzea eta balioestea, naturalizatzea eta gainerako pertsonen gorputzaren sarbidean mugak lantzen jakitea.
Bizitzari eusten dioten zainketak jarrita, errespetuan oinarritutako gauzatzeak balioetsiko dira, eta errazagoa izango zaigu gatazken eraldaketa baketsua egitea, gaizki egotea eragiten digun guztia hautemanez eta hitzez adieraziz, besteen espazioak errespetatuz, eta, horrela, hezkuntza-espazio atsegin bat eta zaintza-espazio desberdinak eraikiz.

Lantzen ditugun hezkidetza zutabeak hauek dira:

  • 5. Zutabea: bakoitzak bere limiteak, gustuak eta dituen bizipenak landu, anistasuna eta autonomía landu. Empleguak eta jakintza ez sexistak.
  • 4. Zutabea: Zaintzak erdigunean jarri, emozioetik abiatuz prozesuak garatu, egunerokotasunean behar ditugun zaintzak balioan jarri…
  • 7. Zutabea: Berdintasunean oinarritutako hezkuntza sexuala landu, naturaltasunez, gorputz bakoitza behatu eta maitatu, gustatzen zaiguna eta ez zaiguna gustatzen aztertu eta berbalizatu, bakoitzaren genero identitatea errespetatu eta aniztasuna sustatu eta balioa eman…
  • 8. Zutabea: Emakumeenganako indarkeriarekiko prebentzioa eta esku hartzea.

Las actividades y dinámicas propuestas en este eje son las siguientes:

Explicación de actividades por ciclos

Anexos de actividades