Gazte agente moreak, 10- 12 eta 12-14 urteko gazteak egindako analizi, hausnarketa eta aldaketa taldea izango da. Talde hau kurtsoan zehar lana egingo du. Prozesua hiru fasetan bananduta egongo da eta Portugaleteko Gazte Agente moreen topaketa batekin bukatuko dute. Proiektua hiru fasetan bananduta egongo da.

Lehenengo fasea: Sortutako talde esparru segurua eraiki, taldearen helburuak eta metodologia ezagutu eta errealitate analisia beraiekin egitea eta honi buruz hausnartzea izango da fase honen helburua.

Honetarako materiala hau izango da: sentsibilizazio saioa (k) + behaketa fitxa. Saioa, irakaslegoa egingo du guk proposatutako materialarekin ( web gunean dagoen material anitzarekin) eta gero behaketa fitxa azalduko da eta epe batzuk jarriko ditugu bigarren faserako, analisi guztia eginda egoteko.

Esparru segurua eraikitzeko; gune seguruaren errezeta egingo dute; bakoitzak segurua eta eroso sentitzeko behar duen ezaugarriak ezango ditu eta gero taldean adostatuko dute nolakoa izango da haien gune segurua.

Haien helburua: Eskolan, Gazte agente eraldatzaileak izatea izango da helburu orokorra eta horretarako helburu espezifiko ezberdinak izango dituzte;

  1. Inguratzen dieten errealitatearekiko agente kritikoak izan.
  2. Sexismoa eta indarkeri matxista sustatzen duen ezaugarriak behatu, hauei buruz hausnartu.
  3. Hezkidetzan oinarritutako praktika indibidual eta kolektiboak garatu.
  4. Komunitatean, hezkidetza ekintza konkretuak proposatu eta komunitate osoa hauetan parte hartzea.

Fase honetan, hurrengo saio bat egingo da, gai bakoitzak analizatzeko hausnarketa saio bat egingo da eta gai bakoitzeko taldea sortuko dugu. Saio horretan, talde bakoitzak bere gai espezifikoari buruzko plangintza eta metodologia adostatuko du.

Bigarren fasea: Lehenengo fasean ateratakoarekin, esku hartzea proposatuko dugu. Taldekide batzuk Hizkuntzan eta irudietan zentratuko dira, beste batzuk, haien arteko erlazioak eta rolak analizatzen eta haiei aurre egiten eta eraldatzen eta beste taldetxo bat espazioaren kudeaketan zentratuko dira. Taldeak aurretik eginda daudenez, hemengo fasean, hiru saio proposatzen dira, talde bakoitzak aurretik behatutakoa aurkezteko eta gero, talde handian, denon artean proposamenak garatzeko.

Hirugarren fasea; esku hartzean ikusitakoa eta honi buruz hausnartu dutena eta aldaketarako egin duten proposamenak erakutsiko dituzte gazteen arteko topaketa batean. Topaketa, zubialden izango da eta bertan, kurtsoan zehar parte hartu duten gazteak parte hartuko dute. Helburua ez da bakarrik egindakoari buruz aurkezpen bat egitea, baizik, hurrengo kurtsoan proiektu honi jarraipena emateko proposamenak garatzea.