Hezkidetza-proiektu komunitario integrala proiektu malgua izan nahi du, hezkuntza-eremu desberdinetan adingabeekin zuzenean lan egiten duten pertsonen beharrak, kezkak eta proposamenak bilduko dituena. Lan-saioak unean unekoak izango dira, eta eskaerei eta premiei erantzutea izango dute helburu; bestetik, eragileen eta horiek hezkidetzaren inguruan egiten dituzten analisien arteko zubi-lana egitea. Proiektua hiru fasetan garatuko da.
Lehen fasean, dinamizatzaileak hezkuntza-eragileekin egindako hezkidetza-eskaerak, -beharrak eta -interesak behatu eta aztertzeaz gain, irakasleekin, guraso-elkarteekin, moreak talde eragilearekin eta aisialdiko taldeekin eta skaut-ekin saioak egingo dira, euskal hezkuntza-sistemarako hezkidetzako II. planean proposatutako hezkidetzako 8 zutabeen inguruan. Lehen fase honetan, proiektua azalduko da, eta eragileak animatuko dira proiektu global, berritzaile eta esperimental komunitario baten parte izan daitezen.
Bigarren fasean, eragile bakoitzak eta lantalde bakoitzak, emandako prestakuntzaren eta baliabide pedagogikoen laguntzarekin lehen azterketa eta hausnarketa egin ondoren, ondorioak partekatzen dituzte, hezkidetza arduradunen laguntzarekin, koordinazio bileretan eta hurrengo faseko ekintzak adosten dituzte. Bigarren fase honetan, ekintzak ere garatzen dituzte.
Hirugarren fasean, ikastetxe bakoitzak, eragileek eta abarrek, beren ekintzak eta ideiak egiten dituzte, eta ekintza eta ideia horiek guztiek modu komunitarioan gara ditzakete, edo bakoitzak bere jardun-eremuan egin ditzake. Fase honetan, proiektuan parte hartu duten eragile guztien arteko topaketa bat egiten da.
Ebaluazioa jarraitua bada ere, azken fase honetan amaierako ebaluazio bat egingo dugu, “Gazte agente moreak” izeneko topaketa batekin batera, ikasturtean zehar aztertutakoa eta landutakoa azaltzeko.
- Gazte agente moreak topaketa maiatzean izango da. Hórrela orain arte egindakoa partekatu dezakete eta gero kurtso amaieran, haiek, modu autónomo batez, ebaluatu guztia eta beste ikastetxean egin dena ikusi eta hurrengo kurtsorako, beraien ikastetxetan ideiak garatu.
- Portugaleteko agente moreen topaketa. Ekainean, agente guztiak elkartuko dira eta amankomunean jarriko dute kurtsoan zehar egindako guztia. Topaketa honetan. sare eta komunitate mailan , hurrengo kurtsorako ekintza eta gaien proposamena egingo dute, agenda partekatu bat garatuz.