Portugaleteko ikastetxeak, hezkidetzarako prest!
AZAROAK 25 – HEZKIDETZA PROPOSAMENA
Emakumeen aurkako indarkeriari ez -No a la violencia contra las mujeres
Badira lau urte, Portugaleteko ikastetxeak eta Portugaleteko Aisialdi Sarea hezkidetza proiektuarekin bat datozela Portugaleteko Udaletxearen batzorde mistoaren horrela eskatuta. Formakuntzak, programazio eta hezkidetza oinarritutako material pedagogiko ugari landu ditugu eta bagaude prest, gaietan zakontzeko eta poliki poliki, aldaketa sakonak proposatzeko. Aurten ere proposamen berri bat daukagu zuentzako.
Portugaleteko Haur eta lehen hezkuntzan garatzeko programa honetan proposatutako 3 gaien artean bat aukeratu beharko duzue sakontzeko, 3 gaietan hau egiteko aukera:
- Irakaslegoa egiteko prestakuntza proposamena izango duzue
- Ikasleekin gaia jorratzeko balaibideak, teknikak eta dinamikak
- Programa amaitzeko ekintza amankomun bat parte hartzeko aukera aurreko urteetan bezala
Amaieran dagoen fitxategi honetan proposamenaren ezaugarri guztiak eta gaiak aurkituko dituzue, hauen 3 hauen artean aukeratu behar izango duzue
- HIZKUNTZA ez sexista eta inklusiboaren garrantzia
- Berdintasunean oinarritutako ERLAZIOAK eraikitzen
- Hezkidetzan oinarritutako ESPAZIOAK eraikitzen
Aurtengo Hezkidetza proiektuaren garapena errazago eta dinamikoagoa egiteko asmoz fitxa berri bat sortu dugu zuen datuak eta hautatutako gaiak ezartzeko. Mesedez bete eskatutako informazioarekin eta bidali emakumea@aisialdisarea.org posta elelktronikora urriaren 26 baino lehen. Emandako datuekin saioak eta aurkezpenak antolatuko ditugu proiektua martxan ipintzeko.
Zalantzarik izanez gero jarri gurekin harremanetan postaz edo 627605416 telefonoan.
BETETZEKO FITXA (Urriaren 26 baino lehen bidali)
MATERIAL GUZTIAK DESKARGATZEKO