Zer da Portugaleteko Aisialdi Sarea

Portugaleteko Aisialdi Sarea bertako Aisialdi eta Eskaut taldeek osatzen dute. Talde hauen guztien helburua aisialdian heztea da, eta gaineratu behar da ibilbide luzea eginda dutela arlo horretan. Izan ere, haien hezkuntza eredua, taldeetan parte hartzen duten umeen eta gazteen gaitasun, beharrizan eta bizitzetan dago oinarrituta. Sareak talde hauen guztien helburuak biltzen ditu eta baliabideez gain, laguntza ematen die eguneroko beharrei erantzuteko. Horrez gain, elkarte hauen ahotsa administrazioetara ere heltzen da eta beste kolektibo batzuekin batera egiten du lan. Izan ere, proiektu guztietan parte hartzen duten taldekideen arteko harremanak bultzatzen ditu

Proiektua aurrera eramateko egitura horizontala dugu, proiektuaren ardatza koordinazioa, begirunea eta komunikazioa baitira. Erakunde honek bi zutabe dauzka:Talde gidaria, alegia, zuzendaritza, koordinatzeaz arduratzen dena, bertan sarekideak diren elkarte guztietako ordezkariekin batera eta Proiektu taldea, taldeetan jardun ez arren, taldeengandik hurbil eta beraiekin hezte-lanetan diharduena. Horrez gain, Koordinatzaile liberatuaren figura ere badago. Azkenik, urteroko batzarra egiten da, eta bertan, botoa eta iritzia ematen dute proiektu guztietako partaide guztiek, boto eta iritzi orok balio baitu.

cropped-logo.jpg

Laburbilduz, Portugaleteko Aisialdi Sarea pertsona hauek guztiak gara, alegia, talde multzo hori, eta esfortzua, gogo handia, ardura eta itxaropena edukita, 2007. urtetik, gure ametsa errealitate bihurtu dugu eta etorkizunean ere lortuko dugu.

Informazio gehiagorako www.aisialdisarea.eus