2015

Hezkidetza Konzeptuak

Hezkidetza Konzeptuak

Sistema ulertzeko kontzeptuak

Sexua

Gizona emakumea

Izaki organikoen ezaugarria da; honen bidez, arrak edo emeak izan gaitezke.

Generoa

Emakumezkoa- gozonezkoa

Kultura eratze bat da, emakume edo gizon jaiotzeagatik, zeregin, eginkizun edo balio batzuk itsatzen saie.

Neska bada: lagunkoia da, etxeko lanak egiten ditu, ama izateko prestatuta egon beharko da…

Mutila bada: gogorra, indartsua, aldarkorra izan beharo du.

Estereotipoak:

taldekideen uste eta jarrera bereizgarriak dira.

Rolak:

Gizarte- arauak eta jokabide ikasiak eta ezarriak dira.

Nolakoak esaten dute garela?

Emakumea: ahula, zaurgarria, eztia, menpekoa, otzana, pribatu- zalea, printzesak…

Gizona: indartsua, oldarkorra, independientea, agintaria, politiko-zalea, negozioak, printzeak…

Non ikasten dugu?

Familia: amen eta aiten eginkizunak

Eskola: testu-liburuetan, espazioaren antolaketan, jostailkuak…

Komunikabideetan: telesaioak, filmak, publizitatean…

Hizkuntza androzentristan: gizonezkoei dagokiona orokorra da eta emakumezkoei dagokiona, zerbait zehatza moduan. Zer gertatzen da maskulinoa orokor moduan erabiltzen badugu?

Androzentrismoa

Munduaren ikuskera zein bidez gizona guztien erdogunean kokatuta dago.

Gizonen begirada bakarra bezain unibertsala da. Izan ere, gizaki guztientzat orokortzen da, gizonak, zein emakumeak izan ala ez…

Emakumeen eta euren munduaren ikusexintasuna dakar, hau dam emakumeek eginiki ekarpneak ezkutatzen dira.

Sexismoa

Gizatalde baten diskriminazioa beste batekiko, sexu arrazoia delarik.

Gizarte baten botere-harremanan beste batekiko, sexuaren arabera

Patriarkaturaren baitan erabilitako metodo guztiak- era berean metodo bakoitza- menperatutako sexua; hotzm emakumeak, gutxietsi, menperatu eta zapaltzen jarraitu ahal izateko

Berdintasuna:

Gizonek eta emakumeek onura eta epai berberak jaso behar dituzte. Guztiei errespetu bera zor zaie eta horrelaxe tratatu behar dituzte. Nazio Batuen Giza- Eskubideei buruzko Adierazpen Unibertsalak berak halaze dio: herritar guztieti generoari erreparatu gabe demokrazia- jardueretan batik bat berdintasun legal eta soziala eskaintzea. Halaber, lan bera egiteagatik, soldata bera jasotzea ere bermatu beharko zaie.

HEZKIDETZA:
Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen da. Genero estereotipoetatik kanpo egiten den hezkuntza da, zein pertsonak, bere osotasunean eta indibidualtasunean hezten duen.

Publicado por admin en 2015, a25, 0 comentarios
Zergatik hezkidetza

Zergatik hezkidetza

Nahiz eta gaur egun emakumeenganako biolentziari buruz hausnartzea, biolentzia, rol eta estereotipoak sustatzen jarraitzen dira, bai gizartean baita eskola espazioetan ere.

Badakigu, emakumeenganako indarkeria ez dela egun batetik bestera amaitzen, horretarako, beharrezkoa da hezkidetza. Beharrezkoa da sentsibilizazio zabala eta ikasle, guraso, eta irakasleei ailegatzea, hau da ikas komunitate osoari.

coeduca

Hezkuntza sisteman parte hartzen duten pertsonek, irakasleek, ikasleek eta gurasoen, eskola sexista egiten duten jarrerak, modeloak, ekintzak, materialak ikusi behar dute eta hauek aldatzeko prest egon behar dira, agente kritikoak eta autonomoak bihurtuz, hezkidetzan oinarritutako eskola sistema sustatzeko.

Irakasleak, ikasteak eta tutoreak, aldaketarako agente kritikoak eta autonomoak bihurtu behar dira, gizartearen eraldakuntza sustatzeko. Eta horretarako guk, ESKOLA HEZKIDETUA proposatzen dugu, bertako ekintzak, programazioak…inklusiboak izan ditzaten eta berdintasunean oinarritutako baloreak eta ekintzak egitea.

 

Publicado por admin en 2015, a25, 0 comentarios
Azaroak 25 – 2015

Azaroak 25 – 2015

Urtero bezala azaroaren 25ean herriko biztanleak, elkarteak eta erakunde publikoak deituta gaude emakumeen kontrako indarkeriaren aurka antolatzen diren ekintzetan parte hartzera. Aspalditik ikastetxeok egun berezi honetan parte hartu duzue. Aurten, ikastetxeoi proposamen berria eskaini nahi dizuegu zuen parte hartzea aktiboa izan dadin. Asmoa da ikasgeletan irakasleek eta ikasleek indarkeria mota hori aurrezaintzeko gai hauxe lantzea: hezkidetza. Jarraian agertzen den webgunean gaiari buruz landutakoa, bitartekoak eta azaroaren 25eko jarduerari buruzko informazio osoa izango duzue eskuragarri: http://hezkidetza.aisialdisarea.org

Proposamena:
kastetxeetan landu duzuena jaitsi ahal izango duzue mundu guztiari erakusteko; proiektuan parte hartzeko denborarik izan ez baduzue lasai egon, zuek ere ongietorriak zarete.

12:00etan Solar plazan bilduko gara partaide guztiok. Bertan Trukeme erraldoi bat egongo da lurrean markatuta. Jolas honen irudiak haur eta gazteen eta prebentzio lanen arteko lotura irudikatu nahi du. Bi gauza egingo dituzte ikastetxe bakoitzeko partaideek:

trukeme

1.Trukemetik pasako dira geletan proiektua egiteko orduan landutakoarekin. Proiektua landu ez duten ikastetxeek emakumeenganako indakeria saihesteko jarrerak edo ideiak aurkeztu ahal izango dituzte edota gai horri dagozkion konpromisoak: kartel batean, pankarta batean edo nahi duten euskarrian. Hau guztia TRUKEMEren amaieran egongo diren soketan eskegiko dute, edonork ikus dezan.

2.- Aldi berean, ikastetxe bakoitzeko bi ordezkarik mikrofonotik gelan landu edota hartu nahi dituzten konpromisoak irakurriko dituzte, klasekideak trukemetik pasatzen diren bitartean. 3-4 paragrafo, 1-2 minututan.
Amaitzeko, antolatzaileek ezarriko duten gune batera pasako zarete gelaz gela eta mosaiko erraldoi bat osatuko dugu.

Ikastetxeek parte hartu eta gero, bada arlo publikoa indarkeria matxistaren aurkako borrokan konpromiso irmoak adierazteko. Hortaz, Berdintasunaren Batzorde Mistoa, nahi duenarekin batera trukemetik pasako da bere konpromisoa erakusteko. Bitartean, bai ikastetxe bakoitzean izendatutako ikasleek bai talde politikoetako bozeramaileek Batzorde mistoan adostu zen adierazpen instituzionala irakurriko dute.
Amaitzeko, jardueran parte hartu dugun guztiok familia argazkia egingo dugu mosaiko erraldoi eta trukemearekin batera.

GARRANTZITSUA!

Ekintza ondo antolatzeko zuen erantzuna behar dugu azaroaren 18a baino lehen, hau da, zenbat gelak eta pertsonak parte hartuko duten:

  • Gizarte Ongizate Saila: 94472912 – mujer@portugalete.org
  • Portugaleteko Aisialdi Sarea: 663086632 – emakumea@aisialdisarea.org

EKINTZARAKO JARRAIBIDEAK : DESKARGATU

DESKARGATU GONBITEA:   EUSKARAZGAZTELERAZ

HEZKIDETZA LANTZEKO BALIABIDEAK
Hemendik deskargatu ahal duzue ahi duzuen material guztiak:

IKASLEAK
IRAKASLEAK
GURASO ETA TUTOREAK

Publicado por admin en 2015, a25, 0 comentarios