Proiektuaren aurkezpena

Portugaleteko Aisialdi Sareak HEZKIDETZA proiektu hau aurkezten dizu.

Nahiz eta gaur egun emakumeenganako biolentziari buruz hausnartzea, biolentzia, rol eta estereotipoak sustatzen jarraitzen dira, bai gizartean baita eskola espazioetan ere.

Badakigu, emakumeenganako indarkeria ez dela egun batetik bestera amaitzen, horretarako, beharrezkoa da hezkidetza. Beharrezkoa da sentsibilizazio zabala eta ikasle, guraso, eta irakasleei ailegatzea, hauda ikas komunitate osoari.

Hezkuntza sisteman parte hartzen duten pertsonek, irakasleek, ikasleek eta gurasoen, eskola sexista egiten duten jarrerak, modeloak, ekintzak, materialak ikusi behar dute eta hauek aldatzeko prest egon behar dira, agente kritikoak eta autonomoak bihurtuz, hezkidetzan oinarritutako eskola sistema sustatzeko.

Irakasleak, ikasteak eta tutoreak, aldaketarako agente kritikoak eta autonomoak bihurtu behar dira, gizartearen eraldakuntza sustatzeko. Eta horretarako guk, ESKOLA HEZKIDETUA proposatzen dugu, bertako ekintzak, programazioak…inklusiboak izan ditzaten eta berdintasunean oinarritutako baloreak eta ekintzak egitea.

Zertarako prebetzioa eta ahalduntze proiektua ikastetxeetan?

-Irakasleei, neska eta mutilen arteko berdintasuna sustatzeko formazioa emateko.

-Eskolako errealitatea trasformatzeko, eskola, komunitate osoa moduan ulertuta. Hezkidetzan oinarritutako eskola sistema sustatuz.

-Eskola, leku integratzaile eta eraldatzailea bihurtzeko.

Nola dago antolatuta

Hezkidetzan adituek prestatu dute proiektu hau eta Portugaleteko ikas komunitate guztiei parte hartzeko aukera luzatzen diegu.

Saioak prestatutako hezitzaileak dinamizatuko dute

 

Guzti hau, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza sailaren diru laguntza bati esker eskeintzen dizuegu