Gurasoak eta tutoreak

JOLAS ETA JOSTAILU SEXISTAK VS JOLAS ETA JOSTAILU EZ SEXISTAK

Jolas eta jostailu sexistak:

-Neskak edo mutilak jolasteko aukera ematen ez dutenak.

-Gizona edo emakumea izaten “irakasten” dutenak.

-Genero desberdintasunak markatzen dituztenak.

-Heldu eta haurren arteko harremana, modu itxian, generoen

araberako jolasetan bideratzen dituztenak.

-Harremanak sexuaren arabera markatzen dituztenak.

-Egungo genero zatiketa birproduzitzen dutenak.

Jolas eta jostailu ez sexistak:

-Sexu gainetik jolastu ahal izateko aukera ematen dutenak.

-Sexuari lotutako genero rolak errepikatzen ez dituztenak.

-Pertsona moduan, gaitasun anitzak bultzatuz, osotasunean garatzeko

laguntzen dutenak.

-Genero estereotipoei erantzuten ez dietenak. Generoak garatzen dituen

gaitasunak baino askoz gehiago lantzeko aukera.

-Eredu zabal eta ez itxietan jolasteko aukera ematen dutenak.

-Generoari dagozkion bestelako baloreak bultzatzen dituztenak.

– Bizitzarako eredu berri bat, parekidetasunean oinarrituta, bultzatzen dutenak.

Edozein jostailu erosi aurretik, zera galdetu geure buruei

Jostailu hau aproposa al da haurrak duen adinerako? Jostailu honekin gustura egongo al da?
Adinaren araberako gomendioak al ditu?
Behin eta berriro jolas al daiteke berarekin? Interesa biztuko al dio? Minutu batzuetarako bakarrik ala hainbat ordutan jolasteko modukoa al da?
Jostailu honekin haurrak bere lagunekin jolastu ahal izango al du?
Erraz apurtzen al da? Luzaroan iraungo al du?
Jostailuaren bidez, haurrak irudimena landuko al du?
Erabilera anitzeko jostailua al da?
Lagunduko al dio haurrari estereotipo ez sexistak ez errepikatzen?
Jostailu hau nire semea edo alabarekin konpartituko al dut?
Kultur aniztasuna eta naturarekiko errespetua errazten duen jostailua al da?
Arriskurik suposatzen al du?
Telebistan iragartzen al dute? Zer nolako iragarkia da? Estereotipatutako iragarkia al da? Igarritakoa betetzen al du?
Erabilpenerako gomendiorik ba al du? Nolakoak dira gomendio horiek?

Jostailuak aukeratzeko irizpideak


1.- Haurraren adinerako eta gaitasunerako jostailu egokiak:

Jostailu bat behar baino lehenago ematea kaltegarria da, baita behar baino beranduago ematea ere. Jostailuak haurraren gaitasun sentsomotore, kognitibo, afektibo eta sozialetarako egokia izan behar du. Jostailu on bat haurraren beharrak asetzen dituena da: miatu, asmatu, sortu egin behar du haurrak eta bere gaitasun fisikoak, irudimena edo imitazioa hedatzen lagundu behar dio jostailuak. Komunikatzen, harremanak sortzen eta adierazten lagundu behar dio.

2.- Haurraren ekintzak, irudimena eta gaitasuna sustatzen duten jostailuak:

Jostailu perfektuegia protagonista bihurtzen da, pasibotasuna bultzatzen du eta sormena ito egiten du. Jostailuak parte hartzeko, erronkarako eta aurkikuntzarako aukera eman behar du eta zera estimulatu: adimen-gaitasunak, abileziak eta emozio eta fantasien adierazpena.

3.- Jostailu ezberdinak konbinatu:

– Egituraturik ez dauden jolas-materialak, jostailu sinbolikoak, errepresentaziozkoak eta jostailu didaktikoak: Erabilgarria da haurrei egituraketa maila txikia duten jostailuak eskaintzea (jolas ezberdinetarako erabil daitezkeenak). Hauek irudimena lantzeko eta detaileak osatzeko aukera ematen dute (kutxa bat mahai bihur daiteke, edota itsasontzi bat). Erabilera anitzeko jolasak aukera ezberdinak aztertzean, umeak bere aurkikuntzak egingo baititu. Garrantzitsua da nola funtziona dezakeen erakustea, baina ez gehiegi.
– Jostailu hauskaitzak eta iraunkorrak/aldizkakoak, galkorragoak: Garrantzitsua da denbora luze batez tratu gogorra jasan ditzaketen jostailuak izatea. Haurraren munduaren zati bihurtu den jostailua apurtzen denean, haurrek sufritu egiten dute eta beraz, irautea komeni da. Hala ere, ona da aldizkako jostailuak ere oparitzea, momentuko beharrei erantzuteko.

4.- Jendarteko elkarrekintza eta batez ere, elkarrekintza kooperatiboa sustatuko duten jostailuak, haurrari bere kasa jolasteko aukera emango dietenekin konbinatu:

Jolasa komunikazio tresna garrantzitsua da, beraz, beste pertsonekin elkarrekintza sustatuko dutenak positiboak izango dira haurren garapenerako. Bakarkako jolasek ere garrantzia dute, beste testuinguru batean adierazi ezin dituen fantasiak azaleratzeko aukera ematen diotelako.

5.- Jostailu anitzak sexu bietan, rol sexistak tipifikatzen ez dituztenak eta jarrera bortitzak bultzatzen ez dituztenak (jostailu belikoak):

Helduok, gehienetan, neska eta mutilen arteko jolasak bereizi egiten ditugu, sexu bien arteko mugak eraikiz. Garrantzitsua da haurrek era askotako jostailuak izatea (panpinak mutikoentzat eta mekanoak neskentzat), hauetako bakoitzak garapen-prozesu ezberdinak eragiten dituelako helduaren bizitzan beharrezkoak izango direnak, generotik at.
Zenbait ikerketaren arabera, neskatoak diziplinatuagoak dira, jolas lasaiagoak aukeratzen dituzte, ekintza sedentarioagoak, antzezpen-jolasak, imitaziozkoak, margotzea gustuko dute eta balentria-jolasekiko interes gutxi erakusten dute. Horrela, mutikoek gehiagotan erakusten dute haserrealdia, jolas aktibo eta kementsuak aukeratzen dituzte, trebetasuna eta muskulu abilezia lehia eta antolakuntza inplikatzen dutenak. Besteak erasotzeko joera handiagoa erakusten dute edo konpartitzeari uko egiten diote.

Gure esku dago erabiltzen dituzten edo gure seme-alabekin erabiltzen ditugun jostailuak aukeratzea, eta erabilera egokia ematea, eredu hauekin apurtzeko, bestela pertsonaren garapen osoan mugak jarri ditzakegu. Ez dugu ahaztu behar:
¿ Jostailuek ez daukatela sexurik, ez dira maskulinoak ezta femeninoak ere.Helduen jarrerak eta portaerak, identifikaziorako eredu diren heinean, haurrengan duten eragina.
¿ Jostailu belikoei dagokienez, bai neskatoek zein mutikoek esperimentatzen eta ikusten dituzten errealitateak errepikatzen dituzte.

Gure jarduerak jostailu bortitzak ez bultzatzearena izan behar du, berez indarkeria adierazpena sustatzen duten jostailuak (pistolak, ezpatak…) baztertuz. Baina, malgu joka dezakegu agresibitatea era sinbolikoan “botatzen” laguntzen dutenekin. Komunikazioa, batasuna eta konfiantza sustatzen duten jolasak bultzatu behar ditugu, oinarrian nork bere burua onartzea, laguntzea eta konpartitzea nahi baita.

Nola aukeratu?


1.- Interesgarriak, erakargarriak eta atseginak diren jostailuak.

2.- Jostailu seguruak:
Geure buruari egin beharreko galderak: Haurrek erraz irentsi ditzaketen zatiak dituzte? Apurtuz gero, ezpalik edo plastikozko zati puntazorrotzik gera daiteke? Pintura toxikoa du? Informazioa kutxan bertan edo etiketan aurki dezakegu. Erabilpenerako jarraibideek argiak izan behar dute. Helduak haur txikienen adinari egokitutako jostailuak aukeratu behar ditu.

3.- Era askotakoak, nahikoak, baina ez gehiegi:
Jostailu gehiegi izateak beraiekiko ilusioa galtzea dakar. Garrantzitsua da era askotako objektuak eskaintzea: mugimendua, fantasiaren adierazpena, eraikuntza, komunikazioa… ahalbidetuko dutenak. Heldu eta haurraren arteko elkarreragina eta elkarrekintza esanguratsuak bideratuko dituztenak ere oso garrantzizkoak dira.

adina

jostailuak

0-6 hilabete

Txirrinak, tapeteak, sehaskarako mugikorrak, gomazko panpinak, soinudun gauzak, haginka egitekoak, kolore askotakoak, ukimena lantzekoak…

6-12 hilabete

Panpina bigunak, testura desberdinetako objektuak, miaketa/manipulaziorako jostailuak, mugikorrak, jira-biraka doazenak, soinudunak, kolore askotakoak, ukimena lantzekoak, uretakoak, oinez hastekoak, kulunka egiten dutenak…

12-18 hilabete

Oihalezko panpinak, kolore eta ehun ugarizkoak, kuboak eta eraikuntza jostailuak…

18-24 hilabete

Mugitzeko jostailuak, autoak, trizikloak, adierazpena lantzekoak (arbela, margoak eta musika duten jostailuak), panpinak, animaliak…

2-3 urte

Trizikloak,, autoak, palak, ontziak, eraikuntza jostailuak, musika-tresnak, plastilina, margoak, panpinak, jantziak, sehaskak, telefonoak…

3-5 urte

Imitatzeko edozer (mozorroak, ontzitxoak, tresnak, panpinak, panpinen etxeak, txotxongiloak) sortzekoak, puzzleak, hiztegi eta arau jolasak, mekanoak, arbela, magnetofoia, ipuinak…

6-8 urte

Soka, goma, baloiak, bizikletak, kirol ekipamenduak, patinak, puzzleak, kromoak, kometak, esku-lanak (josi…), trenak, auto gidatuak, mahai-jolasak (galdera-erantzunak, memoria, kartak…) esperimentatzeko (mikroskopioak…), kromoak…

9-11 urte

Kirola egiteko gauzak (bizikletak, patinak, soka, goma…), metalezko mekanoak, eraikuntza jostailu konplexuak, maketak, esku-lanak, estrategia eta hausnarketa lantzeko jostailuak, talde-jokoak…

11> urte

Esperimentu jolasak, mahai-jokoak, bizikletak, adierazpen plastikoa, baloiak, monopatinak, ordenagailu-jokoa