Azaroak 25 – 2015

Urtero bezala azaroaren 25ean herriko biztanleak, elkarteak eta erakunde publikoak deituta gaude emakumeen kontrako indarkeriaren aurka antolatzen diren ekintzetan parte hartzera. Aspalditik ikastetxeok egun berezi honetan parte hartu duzue. Aurten, ikastetxeoi proposamen berria eskaini nahi dizuegu zuen parte hartzea aktiboa izan dadin. Asmoa da ikasgeletan irakasleek eta ikasleek indarkeria mota hori aurrezaintzeko gai hauxe lantzea: hezkidetza. Jarraian agertzen den webgunean gaiari buruz landutakoa, bitartekoak eta azaroaren 25eko jarduerari buruzko informazio osoa izango duzue eskuragarri: http://hezkidetza.aisialdisarea.org

Proposamena:
kastetxeetan landu duzuena jaitsi ahal izango duzue mundu guztiari erakusteko; proiektuan parte hartzeko denborarik izan ez baduzue lasai egon, zuek ere ongietorriak zarete.

12:00etan Solar plazan bilduko gara partaide guztiok. Bertan Trukeme erraldoi bat egongo da lurrean markatuta. Jolas honen irudiak haur eta gazteen eta prebentzio lanen arteko lotura irudikatu nahi du. Bi gauza egingo dituzte ikastetxe bakoitzeko partaideek:

trukeme

1.Trukemetik pasako dira geletan proiektua egiteko orduan landutakoarekin. Proiektua landu ez duten ikastetxeek emakumeenganako indakeria saihesteko jarrerak edo ideiak aurkeztu ahal izango dituzte edota gai horri dagozkion konpromisoak: kartel batean, pankarta batean edo nahi duten euskarrian. Hau guztia TRUKEMEren amaieran egongo diren soketan eskegiko dute, edonork ikus dezan.

2.- Aldi berean, ikastetxe bakoitzeko bi ordezkarik mikrofonotik gelan landu edota hartu nahi dituzten konpromisoak irakurriko dituzte, klasekideak trukemetik pasatzen diren bitartean. 3-4 paragrafo, 1-2 minututan.
Amaitzeko, antolatzaileek ezarriko duten gune batera pasako zarete gelaz gela eta mosaiko erraldoi bat osatuko dugu.

Ikastetxeek parte hartu eta gero, bada arlo publikoa indarkeria matxistaren aurkako borrokan konpromiso irmoak adierazteko. Hortaz, Berdintasunaren Batzorde Mistoa, nahi duenarekin batera trukemetik pasako da bere konpromisoa erakusteko. Bitartean, bai ikastetxe bakoitzean izendatutako ikasleek bai talde politikoetako bozeramaileek Batzorde mistoan adostu zen adierazpen instituzionala irakurriko dute.
Amaitzeko, jardueran parte hartu dugun guztiok familia argazkia egingo dugu mosaiko erraldoi eta trukemearekin batera.

GARRANTZITSUA!

Ekintza ondo antolatzeko zuen erantzuna behar dugu azaroaren 18a baino lehen, hau da, zenbat gelak eta pertsonak parte hartuko duten:

  • Gizarte Ongizate Saila: 94472912 – mujer@portugalete.org
  • Portugaleteko Aisialdi Sarea: 663086632 – emakumea@aisialdisarea.org

EKINTZARAKO JARRAIBIDEAK : DESKARGATU

DESKARGATU GONBITEA:   EUSKARAZGAZTELERAZ

HEZKIDETZA LANTZEKO BALIABIDEAK
Hemendik deskargatu ahal duzue ahi duzuen material guztiak:

IKASLEAK
IRAKASLEAK
GURASO ETA TUTOREAK

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.